Kargatzen...
Itxi

Kanpaina

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako elikagai bankuek udaberriko bilketa hasi dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Esnea, arroza, pasta, gailetak, haurrentzako produktuak, kontserbak, olioa eta lekaleak behar dira.

2023ko elikagai bilketa. Argazkia: EFE

Hego Euskal Herriko elikagai bankuek bilketa hasi dute lau lurraldeetako supermerkatuetan. Hain zuzen ere, gaur eta bihar (hilaren 24an eta 25ean) jasoko dituzte produktuak.

Ekimen honen asmoa da Elikagaien Bankuaren arreta eta laguntza jasotzen duten lagunek beren kabuz eros ezin ditzaketen produktuak jasotzea.

Kanpainan, hainbat elikagai katek hartuko dute parte, eta denda askotan utzi ahalko dira produktuak zein bonoak, Bankuak dituen beharrak betetze aldera, elkarteak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bestela, Elikagaien Bankuaren webgunearen bidez eta BIZUM aplikazioa erabilita ere egin ahal izango dira ekarpenak.

Esnea, arroza, pasta, gailetak, haurrentzako produktuak, kontserbak, olioa eta lekaleak behar dira, batez ere.