30. urteurrena
Osakidetzako Larrialdi zerbitzuak 1.100 dei jasotzen ditu egunero
EITB MEDIA
Bestalde, 2023an ia 600 joan-etorri egin zituzten anbulantzia edo helikopteroek larrialdiak artatzeko.
Osakidetzako Larrialdi zerbitzuek 405.155 dei jaso zituzten iaz, alegia, 1.100 dei urteko egun bakoitzeko. 2023an, gainera, ia 600 joan-etorri egin zituzten anbulantzia edo helikopteroek larrialdiak artatzeko.
Osasun Sailak eman ditu datuok zerbitzu horrek 30 urte bete dituen egunean. Hain zuzen ere, larrialdi orokorrak, ospitale arteko lekualdatzeak eta erietxe kanpoko larrialdiak kudeatzen ditu zerbitzuak.
Gaur egun 90 anbulantzia eta helikoptero bat dituzte.
Bestalde, Osasun Aholkua ere kudeatzen du. Eguneko 24 orduetan telefono bidezko deiei erantzuten diete bertan. Iaz, 202.000 dei jaso zituzten, 550 egunero, eta 20 segundoan erantzun zieten hamar erabiltzailetik zortziri.