Itxi

Garraioa

Larunbatean irekiko dute berriro Irun eta Lezo arteko trenbidea, tuneleko lanak bukatu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Maiatzaren 6tik aritu dira bertan lanean, tunelean atzemandako pitzadurak konpontzen.

Irungo tren geltokia

Larunbatean irekiko dute berriro Irun eta Lezo arteko trenbidea, tuneleko lanak bukatu ostean. Izan ere, amaitu dituzte dagoeneko hilabete hasieran Gaintxurizketako tunelean atzemandako pitzadurak konpontzeko lanak.

Maiatzaren 6tik aritu dira bertan lanean, tunelean atzemandako pitzadurak konpontzen.

Harrezkero, egiaztatu dute ez dela lurra mugitu, eta horregatik, hegala ondo eutsita gera dadin, zertxak jartzen hasi dira.

Bestalde, gauerdian tren zerbitzua berrezartzeko lanak abiatuko dituzte, alegia, trenbidea eta katenaria muntatuko dituzte. Hirugarren erraila eraikitzeko lanak ere martxan daude.

Albisteak (1)