Itxi

Garraioa

Irun eta Lezo arteko trenbidea, berriro zabalik, Gaintxurizketako tuneleko lanak bukatu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Maiatzaren 6tik aritu dira bertan lanean, tunelean atzemandako pitzadurak konpontzen.

Irungo tren geltokia

Goizaldean ireki dute berriro Irun eta Lezo arteko trenbidea, tuneleko lanak bukatu ostean. Izan ere, amaitu dituzte dagoeneko hilabete hasieran Gaintxurizketako tunelean atzemandako pitzadurak konpontzeko lanak.

Maiatzaren 6tik aritu dira bertan lanean, tunelean atzemandako pitzadurak konpontzen.

Harrezkero, lurra ez dela mugitu egiaztatu dute, eta zertxak jarri dituzte, hegala ondo eutsita gera dadin.

Gauerdian amaitu dituzte tren zerbitzua berrezartzeko azken lanak, trenbidea eta katenaria muntatuta. Hirugarren trenbidea eraikitzeko lanak ere abian dira jada.

Albisteak (1)