Itxi

Kanpaina

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako elikagai bankuek udaberriko bilketarekin jarraituko dute gaur

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Esnea, arroza, pasta, gailetak, haurrentzako produktuak, kontserbak, olioa eta lekaleak behar dira.

2023ko elikagai bilketa. Argazkia: EFE

Hego Euskal Herriko elikagai bankuak udaberriko bilketa handia egiten ari dira atzo eta gaur lau lurraldeetako supermerkatuetan. 

Ekimen honen asmoa da Elikagaien Bankuaren arreta eta laguntza jasotzen duten lagunek beren kabuz erosi ezin dituzten produktuak jasotzea.

Kanpainan, hainbat elikagai katek hartuko dute parte, eta denda askotan utzi ahalko dira produktuak zein bonoak, bankuen beharrak asetze aldera, elkarteak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bestela, Elikagaien Bankuaren webgunearen bidez eta BIZUM aplikazioa erabilita ere egin ahal izango dira ekarpenak.

Esnea, arroza, pasta, gailetak, haurrentzako produktuak, kontserbak, olioa eta lekaleak behar dira gehien.