Itxi

GIPUZKOA

Gau osoan ezponda batean ez aurrera ez atzera geratu den emakume bat erreskatatu dute, Azpeitian

agencias | eitb media

Leer en Castellano

Ertzaintzak goizaldean jaso du abisua, eta txakurrek 09:00etan aurkitu dute emakumea, hankan zaurituta, mugitu ezinda.

Erreskate taldeak emakumea eramaten. Argazkia: SOS Deiak

Gau osoa galduta egon den 61 urteko emakume bat aurkitu dute gaur goizean Ertzaintzaren txakurrek bere baserritik gertu, Azpeitian (Gipuzkoa), ezponda batean erorita, eta hanka zuen zauriagatik ezin mugituta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate taldeak eta Gipuzkoako suhiltzaileek lagundu diote emakumeari, eta ondoren ospitalera eraman dute.

Lehenengo abisua goizaldeko ordu bata aldera eman dute. Pertsona batek deitu du SOS Deiak 112ra arratsaldean koinatua baserrian utzi ostean gauean bertan ez zegoela ikusi duenean.

Harritu egin da zeregin batzuk erdizka utzi zituelako emakumeak. Horregatik, desagerpenaren berri ematea erabaki du.

Hala, bilaketa-lanei ekin diete Azpeitiako Odria auzoan, baserriaren inguruan, eta 09:00etan txakurren unitateak aurkitu du emakumea ezponda batean erorita. Erreskatatu ostean, anbulantzian eraman dute Donostia ospitalera.