Itxi

Eliza Katolikoa

Aita santuak barkamena eskatu du eta ez zuela iraintzeko edo hitz homofoboak adierazteko asmorik dio

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Askotan pazientzia galtzen dugu, baita nik ere. Barkamena eskatzen dut atzoko eredu txarragatik", adierazi zuen Frantziskok jauregi apostolikoko leihotik angelusa otoitz egin baino lehen.

Frantzisko aita santua. Argazkia: EFE

Frantzisko aita santuak "ez zuen iraintzeko edo hitz homofoboekin adierazteko asmorik izan, eta barkamena eskatu die irainduta sentitu zirenei", Vatikanoko prentsa-bulegoak astearte honetan argitaratu duenez. Aita santuaren hitzek polemika piztu zuten apezpikuekin egindako bilera batean "seminarioetan marikoneo asko" zegoela esan ostean.

"Frantzisko aita santuak orain dela gutxi argitaratutako artikuluak ikusi ditu, Italiako Gotzainen Batzarreko gotzainekin izandako elkarrizketa bati buruz, eta behin baino gehiagotan esan duen bezala: Elizan denontzat dago lekua, guztiontzat! Inor ez da ezdeusa, inor ez dago soberan, denentzako lekua dago. Garen bezalakoak, gu guztiok", irakur daiteke Vatikanoko oharrean.

Astearte honetan eztabaida eta nahasmena sortu dute Italiako hedabideen artikuluek. Bertan, aita santuak "marikoneria handia" zegoela esan zuen, homosexualak apaiztegietan ez onartzeko jarrera babesteko.

"Askotan pazientzia galtzen dugu, baita nik ere. Barkamena eskatzen dut atzoko eredu txarragatik", adierazi zuen Frantziskok jauregi apostolikoko leihotik angelusa otoitz egin baino lehen.

Albisteak (1)