HILKETA
Adin txikikoen zentroetan sartu dituzte Getxoko hilketagatik atxilotutako bost adingabeetatik lau
EITB MEDIA
Bost adin txikikoak astelehenean utzi zituzten Bilboko Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi, bi gau komisaldegian igaro ostean. Juan Felipe Garciari arma zuriz eraso egin zioten larunbatean eta Gurutzetako ospitalean hil zen.
Getxon labankadaz hildako gaztearen heriotzarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bost adingabeetako lau adin txikikoen zentroetan sartu dituzte, EiTB Mediak jakin ahal izan duenez.
Larunbatean, 23:30 inguruan, izan zen erasoa. Taberna inguru batean, gazte batek beste bati arma zuriz eraso egin zion, eta biktima larri zaurituta eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Bertan hil zen geroago.
Ordu inguru horretan, Ertzaintzak, Getxoko Udaltzaingoarekin batera, ustez erasoan parte hartu zuten bost adingabe atxilotu zituen Algortako metroko geltokian.
Horrez gain, odol arrastoak zituzten bi labana ere aurkitu zituzten geltokian bertan dagoen zaborrontzi batean.
Haserrea eta sumindura eragin ditu erasoak Bizkaiko herri horretako bizilagunen artean, eta atzo berriro ere elkarretaratze jendetsua egin zuten, gertatutakoa salatzeko eta biktimaren gertukoei elkartasuna adierazteko.