Trafikoa
Urkiolako mendatea erabat itxi dute haurrak zeramatzan autobus batek su hartu ostean
eitb media
BI623 errepideko 32. kilometroan izan da gertakaria. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ez da inor zauritu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Urkiolako mendatea erabat itxi dute ikasle adingabeak zeramatzan autobus batek su hartu ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
10:00etan izan da gertakaria, BI623 errepideko 32. kilometroan, eta suhiltzaileak bertan daude oraindik lanean.
Ikasleak, berriz, jada eraman dituzte beste autobus batean, baina Segurtasun Sailak uste du errepidearen mozketak luze iraungo duela, garabi handia behar delako guztiz kiskalita geratu den autobusa bidetik kentzeko, eta bidea garbitu ere egin behar delako.
Iurretako suhiltzaileak lanean. Argazkia: Iurretako suhiltzaileak