Itxi

INDARKERIA MATXISTA

Emakume batek sexu-erasoa salatu du Iruñean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ustezko erasotzailea, 50 urteko gizon bat, Alde Zaharreko ostalaritza-lokal batean atxilotu zuten eta espetxean dago jada. Horrez gain, Tuteran beste eraso matxista bat salatu dute.

31 urteko emakume batek sexu-erasoa salatu du Iruñeko Alde Zaharreko ostalaritza-lokal batean, Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Erasoa larunbat gauean jazo zen, ustezko erasotzailea atxilotu zuten establezimendu horretan bertan. Lokaleko langileek eman zieten abisua udaltzainei, eta biktima entzun ondoren, martxan jarri zuten sexu-erasoen protokoloa.

Hala, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten emakumea, eta, medikuek artatu ondoren, ertzain-etxera lagundu zioten salaketa jartzeko.

Gizonak 50 urte ditu, eta establezimenduan bertan atxilotu zuten. Igande goizean eraman zuten epailearen aurrera, eta azken horrek espetxeratzeko agindua eman zuen.

Beste eraso bat Tuteran

Bestalde, 54 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Tuteran, genero-indarkeria eta sexu-erasoa egotzita.

Atxilotua Foruzaingoaren ziegetan igaro du gaua eta epailearen esku geratuko da datozen orduetan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.