TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: USE azterketak EAEn, Ingurugiroaren Mundu Eguna eta Europako hauteskundeak, azken txanpan
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- USE azterketak EAEn: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 13.433 ikaslek gaur abiatuko dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa. Lurraldez lurralde aztertuta, 1.762k Arabako Campusean egingo dute proba, 6.291k Bizkaikoan eta 4786k Gipuzkoakoan, eta beste 83 ikaslek ez dute esleitutako campusik. Lehen azterketa (Euskara eta Literatura) 09:00etan abiatuko da. Nafarroan, berriz, bigarren eguna izango dute.
- Ingurugiroaren Mundu Eguna: Ingurugiroaren Mundu Eguna tarteko, Munduko Meteorologia Erakundeak datozen bost urteetarako klima aurreikuspenak berrikusiko ditu. Txostena 16:00etan aurkeztuko dute Genevan (Suitza) egingo duten prentsaurrekoan.
- Europako hauteskundeak, azken txanpan: Ostegunetik ostiralerako gauerdian amaituko da Europako hauteskundeetarako kanpaina. Horren atariko, bart, bigarren hauteskundea eztabaida egin dute EiTBn. Ekonomia arloko proposamenak, inbertsio estrategikoak eta migrazio politika izan dira, hain zuzen ere, bigarren debateko gai nagusiak.