Protesta Artzai Onaren plazan
Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko eta EBk sarraskian duen erantzukizuna salatzeko kanpaldia, Donostian
EITB Media
"Israelgo Estatua egiten ari den sarraskia eta Europar Batasunak horretan duen erantzukizuna" salatzeko kanpatu dute ehunka gaztek dagoeneko. Donostiako Udalaren arabera, "ez dago jasota baimenik dutenik" kanpaldi hori egiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko eta Europar Batasunak sarraskian duen erantzukizuna salatzeko kanpaldia hasi dute Donostiako Artzai Onaren plazan, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) antolatuta, "Palestina askatu! Israel genozida! Europar Batasuna eta NATO konplize!" lelopean. Donostiako Udalak EITB Mediari azaldu dionez, "ez dago jasota baimenik dutenik" kanpaldi hori egiteko.
Hala, "Israelgo Estatua egiten ari den sarraskia eta Europar Batasunak horretan duen erantzukizuna" salatzeko kanpatu dute ehunka gaztek dagoeneko.
Mobilizazioaren bozeramaileek X sare sozialean argitaratutako bideo batean azaldu dutenez, baita GKSk ohar batean ere, "Euskal Herriko gazte langileok, munduko milaka ikaslek unibertsitatean egin bezala, palestinar herriari elkartasuna adierazi nahi diogu ,eta Israel burutzen ari den genozidioa salatzen dugu".
"Horretarako egun hauetan zehar kanpaldia eta hainbat ekimen burutuko ditugu Donostia. Honakoa da Palestinaren alde egiten dugu ekarpena, Euskal Herrian zehar egiten ari diren hamaika dinamikei gehitzen zaiona", azpimarratu dute.
¿¿ Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko eta Europar Batasunak sarraskian duen erantzukizuna salatzeko kanpaldia hasi dugu Donostiako Artzai Onan.
— Gazte Koordinadora Sozialista (@GKSozialista) June 5, 2024
Animatu bertaratzera! pic.twitter.com/ELS4VFZOG3
"Aste hau, gainera, bereziki garrantzitsua da, Rafah gogorki bonbardatzen ari direlako, eta, gainera, genozidioan Europar Batasunak duen ardura seinalatzea dagokigulako", nabarmendu dutenez.
Bozeramaileen esanetan, "genozidioarekin amaitzeko ezinbestekoa da kale mailan egiten de presioa, erakundeen ardura seinalatzea eta Israelekin daukaten harreman oro eteteko exijitzea". Horregatik, "mendebaldeko gobernuei eta enpresei entitate sionistarekin dituzten harremanak etetea eskatzen diegu, aurpegi zuriketa guztiak alde batera lagata", adierazi dute.
"Bide horretan, herri mailako mobilizazioak eta fronte desberdinetatik egiten de presioa ezinbestekoak dira Israelen aurkako neurriak hartzeko, kanpaldi hauek horretan ekarpena egiteko antolatu ditugu. Gazte orori eta Israel burutzen ari den genozidioaren aurka dagoen pertsona orori bertan parte hartzera deitzen diogu", erantsi dute.
GKSren ahotan, "sionismoa urritik hona egiten ari den erabateko erasoaldia urteetan luzatu den kolonizazio eta garbiketa etniko prozesu luze baten beste urrats bat da, gelditu ezean, errepikatzen jarraituko duen prozesu batena".
Koordinadoraren hitzetan, "elkartasuna eta salaketa alferrikakoak dira gertuen dauzkagun erantzuleak seinalatzen ez baditugu". Zentzu horretan, "Europako gobernuek, NATOren mandatuei jarraiki, Israel armaz hornitzen, diplomatikoki sostengatzen eta berarekin harreman komertzial estuak izaten jarraitzen dute", gogorarazi du. Horrela, "mendebaldeko gobernu zein alderdi politikoen hipokresia", salatu du, "konponbide baten eta bakearen alde mintzo diren bitartean, Israelgo estatu genozida hainbat modutan sostengatzen baitute".
Ostegun goizean agerraldi bat egingo dute protestaren deitzaileek, 12:00etan, Gipuzkoako hiriburuko Artzai Onaren plazan.