Itxi

NERABEAK ETA TEKNOLOGIA

Ingurune digitalean adingabeak babesteko lege aurreproiektuaren gakoak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ingurune digitaletarako aurreproiektu legearen zirriborroak Zigor Kodean aldaketak ere badakartza, sexu-edukia duten irudiak edo ahots-audioak sortzeko eta zabaltzeko zigorrak, hain justu.

eitb media

Espainiako Gobernuak adin txikikoak ingurune digitaletan babesteko lege berria onartu du aste honetan. Mendekotasuna hautemateko azterketak egingo dituzte, besteak beste, osasun medikuek. Gainera, 14 urtetik 16ra igo da sareetan kontu bat irekitzeko gutxieneko adina.

Ingurune digitalean adingabeak babesteko lege-aurreproiektuaren gakoak:

Azterketa pediatrikoak, teknologiarekiko mendekotasuna antzemateko. Teknologiak behar ez bezala erabiltzeak ekar ditzakeen arazoak detektatzeko txekeoak egingo dizkiete adingabeei osasun publikoaren derrigorrezko azterketetan.

Urruntze agindu birtuala. Delitu informatikoei aurre egitea du helburu, biktimak ahal bezain beste babesteko.

16 urtera igo da sare sozialetarako sarbidea: 14 urtetik 16ra igo dute sare sozialetan kontu bat irekitzeko gutxieneko adina.

Doako kontrol-sistema gurasoentzat. Internetera konektatzen diren gailuak ekoizteaz arduratzen diren enpresek teknologien erabilera okerrak ekar ditzakeen ondorioei buruzko informazioa gehitu beharko diete salgai dituzten produktuei. Halaber, doako kontrol-sistema eskaini beharko diete adingabeen gurasoei.

Ultrafaltsifikazioak. Teknologikoki manipulatutako irudi eta audioak Zigor Kodean sartu dituzte. Alegia, zigortu egingo dute baimenik gabe beste pertsona batzuen audio edo irudi eraldatuak zabaltzen dituzten erabiltzaileak.

Identitate faltsuen erabilera. Groomingari eragiten dio neurri honek; hau da, sarean, nerabetzat agertzen diren adinez nagusi diren erabiltzaileengan du eragina. Kasu horietan, sare sozialen, txaten edo jokoen bitartez, adingabeekin konektatzen dute, eduki sexuala duten horien argazkiak edo bideoak lortzeko.