GARRAIO PUBLIKOA
Metro Bilbaok gaueko zerbitzua jarri du ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetarako, irailera arte
EITB MEDIA
Horrela, uztailaren 24an eta 30ean, baita abuztuaren 14an ere, metro zerbitzua egongo da gau osoan zehar, udako ostiral eta larunbat guztietan bezala.
Metro Bilbaok gaueko zerbitzua jarri du ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetarako. Etenik gabeko tren zerbitzu hau irailaren 30era arte egongo da indarrean. Maiztasunak metroaren webguneko "Hurrengo trenak" atalean kontsulta daitezke.
Horrela, uztailaren 24an eta 30ean, baita abuztuaren 14an ere, metro zerbitzua egongo da gau osoan zehar, udako ostiral eta larunbat guztietan bezala.
Udarekin batera, jaiak hastear dira Bizkaiko udalerrietan; kaleak alaitzeko eta ahalik eta bisitari gehien erakartzeko asmoz. Horretarako, garraio publikoa funtsezkoa da, joan-etorri gehienak bitarteko horiek erabiliz egiten baitira.
Euskotren
Testuinguru horretan, Euskotrenek ere gaueko zerbitzua eskainiko du Bilboko metroaren 3. linean. Ostiraletik larunbatera, trenak 15 minutuan behin ibiliko dira Kukullaga-Etxebarri eta Matiko geltokien artean, bi noranzkoetan.