Itxi

Getxo (Bizkaia)

Getxoko Europa ikastetxeko irakasleak deklaratu du lau neskatori sexu-erasoa egitea egotzita

EITB Media

Leer en Castellano

Irakasleak ikertu gisa deklaratu du, lau urtetik beherakoen senideek salaketak jarri eta hamar egunera. EITBk jakin duenez, familiek eta Fiskaltzak ez dute kautelazko neurririk eskatu.

Getxoko Europa Ikastetxea. Argazkia: EFE.

Getxoko (Bizkaia) Europa Ikastetxeko ingeles-irakaslea ikerketapean dago, ostegunean deklaratu ostean. Lau adingaberen senideek sexu-erasoak egotzita jarritako lau salaketa aurkeztu eta hamar egunera deklaratu du. Biktimak 4 urteko lau neska omen dira.

Goizeko lehen orduan joan zen Getxoko Epaitegira, instrukzioko epailearen aurrean ikertu gisa deklaratzera. EITBk jakin duenez, familiek eta Fiskaltzak ez dute kautelazko neurririk eskatu.

Ikerketa sekretupean dago, eta zabalik jarraitzen du.