Manifestazioak
Manifestazio jendetsuak egin dituzte Bilbon eta Iruñean Europari eskatzeko Gazako gerran lagun ez dezala
EITB MEDIA
Europako hauteskundeen bezperan, Gernika-Palestina herri ekimenak eta Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak bi manifestazio antolatu dituzte, "Genozidioa STOP! Europa ez izan konplize" lelopean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Milaka lagunen ahotsak entzun dira larunbat honetan Bizkaiko eta Nafarroako hiriburuetan, Gazako sarraskiaren amaiera eskatzeko. Bi manifestazio egin dituzte arratsaldean, Gernika-Palestina herri ekimenak eta Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak deituta, Europari galdegiteko ez diezaiola Gazako gerrari laguntzarik eman. "Genozidioa STOP! Europa ez izan konplize" lelopean, Bilboko eta Iruñeko kaleak zeharkatu dituzte.
Palestinako bandera erraldoia eraman dute bi protestetan, eta alboan etzan dira manifestari guztiak. Begiak itxita, eta "garrasi isila" eginez, Gazan gertatzen ari dena "antzeztu" dute.
Politikari eta ordezkari sindikalek ere bat egin dute manifestazioekin. Amaieran, manifestua irakurri dute bi hiriburuetan, "Israelgo Estatu sionistari ez laguntzea" eskatzeko. "Europar Batasunak eginahalak egin beharko ditu sarraski honi amaiera eman diezaioten", esan dute.
"Herri oso baten suntsiketaren lekuko da mundua, eta hainbat estatu eta erakunde horretan laguntzen ari dira. Iruñetik, historiako ankerkeria handienetakoa den honen aurrean amorruz eta irmo diogu ez garela geldi eta isilik geratuko, ez garela konplize izango! Kontrakoa, Palestinaren alde gaude hemen, eta genozidioaren kontra", zioen manifestuetako batek.
Protestak hasi baino ordu batzuk lehenago, sare sozialen bidez hainbat gazatiarrekin grabatutako bideo bat zabaldu dute, herritarrak gaurko deialdietan parte hartzera gonbidatuz, "Palestina aske" behin eta berriz errepikatzen duen abesti batek lagunduta.
Halaber, gazatiarrek idatzitako mezu bat partekatu dute: "Jabaliatik, Gazatik, hondakinetatik eta minetik, Bilboraino eta Iruñeraino. Sufrimendutik, munduari garrasi egitera gonbidatzen zaituztegu, gurekin zaudetela erakusteko. Hau egiten jarraitu behar dugu, gure ahotsa izan behar duzue, gurea ahula baita. Gure mezua zarete, gure ahotsa eta gure itxaropena. Honekin guztiarekin ahal izan badugu, zuek ere ahal duzue. Guztion artean aurrera egin dezakegu, Palestina aske izan arte".
¿ ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿
— Gernika-Palestina Herri Ekimena (@GerPalesti2023) June 7, 2024
"Desde Jabalia, desde Gaza, desde los escombros y el dolor, hasta Bilbo y hasta Iruñea. Desde el corazón del sufrimiento os llamamos a gritar en nuestro nombre y decirle al mundo que estáis aquí con nosotros". pic.twitter.com/4LvWACHKPq
Bilboko manifestazioa performance ikusgarri batekin amaitu da, Guggenheim Museoaren atarian.