Itxi

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Etxebarrin izandako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

eitb media

Leer en Castellano

San Antonioko jaiak ospatzen ari den udalerrian sexu-erasoa egin diotela salatu du larunbatean emakume batek. San Antonioko Jai Batzordeak, txosnek eta Etxebarriko Udalak elkarretaratzea deitu dute gaur, 17:00etan.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du emakume batek Etxebarrin izandako sexu-eraso baten inguruan jarritako salaketaren harira. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume batek larunbat goizean salatu zuen ordu batzuk lehenago sexu-eraso baten biktima izan zela Etxebarrin. 

San Antonioko jaiak ospatzen ari dira Bilbo ondoko herri horretan, eta sexu-erasoa egin diotela salatu du emakume horrek.

Bestalde, herriko jaietan izandako "eraso matxista" gaitzetsi dute San Antonioko Jai Batzordeak, txosnek eta Etxebarriko Udalak, eta elkarretaratzea deitu dute igande honetarako, 17:00etan, Zintururin.