ERASOA
Arbitro bati labanaz eraso diote Donostian, futbol partida baten ostean
EITB MEDIA
Federatu gabeko jokalarien arteko lehiaketa baten amaieran eraso diote, Bidebieta auzoan. Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu du, baina, oraingoz, ez du atxilotu.
Arbitro bati labanaz eraso diote futbol partida baten ostean, Donostiako Bidebieta auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Atzo izan zen erasoa, 20:00ak inguruan, Serapio Mujika pasealekuan dagoen kirolgune batean. Federatu gabeko jokalarien arteko futbol lehiaketa batean arbitro lanak egin ostean eraso zion bizkarretik gizonezko batek labanaz. Donostia Ospitalera eraman zuten zaurituta.
Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu du, baina, oraingoz, ez du atxilotu. Ikerketa zabaldu du haren kontra, lesio delituak egotzita.