GERTAKARIA
Enpresa kotxea eta 4000 euro lapurtzeagatik atxilotu dute Tuteran
EITB MEDIA
35 urteko gizonezkoa bart atxilotu zuen Tuterako Udaltzaingoak. Epailearen aurretik igaro arte atxilotua izango dute.
Tuterako Udaltzaingoak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du, jefeari enpresa-kotxea eta 4.000 euro lapurtzea egotzita.
Ohar batean jakitera eman dutenez, atxiloketa atzo gaueko 21:15ean egin zuten. Udaltzaingoaren egoitzan izango da atxilotua epailearen aurretik igaro arte.