Indarkeria matxista
21 urteko fisioterapeuta bat atxilotu dute Bilbon, kontsulta batean sexu-erasoa egitea leporatuta
EITB MEDIA
Emakumeak azaldu duenez, belauneko lesio bat artatzeko zain zela egin dio eraso gizonak. Hori dela eta, salaketa jarri du Ertzaintzan, mediku-laguntza jaso ondoren.
Ertzaintzak 21 urteko fisioterapeuta bat atxilotu du astelehen honetan Bilbon, kontsulta batean sexu-erasoa egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakitera eman duenez.
Paziente batek 11:00ak aldera eman dio gertatutakoaren berri Ertzaintzari. Emakumeak azaldu duenez, gizonak kontsultan egin dio sexu-erasoa, belauneko lesio bat artatzeko zain zela.
Hori dela eta, salaketa jarri du Ertzaintzan, mediku-laguntza jaso ondoren.
Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, eta, dagozkion eginbideak amaitutakoan, Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku jarriko dute.