Itxi

LGTBI+

Ehgam Bilbok Axel hoteleko "irregulartasunak" salatu eta Udalaren LGTBI+ politikak ezbaian jarri ditu

EiTB Media

Leer en Castellano

Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak helegitea aurkeztu du Bilboko Udalean. Horren arabera, eraikitzen ari diren hotelaren fatxadako irtenguneak baimendutakoa baino luzeagoak dira eta Udalak solairu bat gehiago eraikitzeko baimena eman du.

Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduaren agerraldia Bilbon. Argazkia: Ehgam

Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak (Ehgam) helegite bat aurkeztu du Bilboko Udalean, Mesedeetako kaian eraikitzen ari diren hotelaren "irregulartasunak" salatzeko.

Kolektiboak hedabideetara zabaldu duen oharraren arabera, fatxadako irtenguneen hegalek 2 metroko luzera dute, Bilbo Zaharreko Birgaitze eta Barne Erreformako Plan Bereziak 1,2 metrotik beherakoa izan behar duela jasotzen badu ere. Halaber, "Udalaren oniritziaz" hotelak solairu bat gehiago izango duela salatu dute.

Hori guztia dela eta, "obra-lizentzia ofizioz berrikusteko" eta "irregulartasunak ahalik eta azkarren konpontzeko" eskatu dute.

Halaber, Ehgamek eta auzoko beste elkarte batzuek gisa horretako hotelen eraikuntza kirikatu dute, "turismo gay, zuri eta aberatsa soilik erakartzen dutelako", eta, "Bilboko auzorik prekarizatu eta zapalduenetariko batean gentrifikazioa bultzatzen dutelako".

Bestalde, horrelako halako proiektuak eraikitzearen aurka agertu da, "dirua egiteko planak" baino ez direla iritzita.