Itxi

Superilargia

Zein da 2024ko Marrubi Ilargia ikusteko unerik egokiena?

EITB Media

Leer en Castellano

‘Marrubi-Ilargia’ izenez ezagutzen den udaberriko azken Ilbetea izango da asteburu honetan, ekainaren 21etik 22ra, goizaldean.

Superilargia. Artxiboko irudia

'Marrubi-Ilargia' izenez ezagutzen den udaberriko azken Ilbetea izango da asteburu honetan, ekainaren 21etik 22ra, goizaldean. Gau osoan egongo da ikusgai, baina 03:08tik aurrera izango da Lurreko satelite naturala distiratsuen ikusteko unerik egokiena.

Gertakari astronomiko hori, perigeoaren adibidea da. Perigeo deitzen zaio Ilargiak gure planetatik hurbilen dagoen puntura iristen den uneari, eta, horrek, tamaina handitzearen ilusioa sortzen du begira dagoenarentzat.

Baina, zergatik deitzen zaio Marrubi Ilargia? Felicia Chouk, NASAko bozeramaileak BBC Mundon azaldu zuenez, fenomeno horrek «marrubi-uzta biltzeko denboraldi laburra Ipar Amerikako ipar-ekialdean». Hala ere, ezizen hori izateak ez du satelitearen kolorearekin zerikusirik, hau da, NASAk aukera batzuk badaudela dioen arren, ez da ohikoa ilargia arrosa kolorez janztea.