Turismo
Bilboko herritarren eta bisita turistikoen arteko harmonia mantentzeko eskuliburua aurkeztu du Bilboko Udalak
EITB Media
12 konpromiso aurki daitezke herritarrek eta bisitari turistikoen arteko oreka mantentzeko eskuliburuan. Horietako puntu bat, turismo-gidetako taldeak 30 lagunetara mugatzea.
Bilboko Udalak 'Bilboko Bide Publikoan Bisita Gidatuak Egiteko Jardunbide Egokien Eskuliburua' aurkeztu du. Dokumentu hori, Euskadiko gidari turistikoen eta hartzaileen artean elkarlanean egindako lanaren fuitua da.
Eskuliburuaren helburu nagusia da Bilboko herritarren eta bisita turistikoen arteko harmoniari eustea. Gainera, Xabier Ochandianok, Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko Zinegotziak azaldu duenez, "jardunbide egokien eskuliburu hau lehenengo urrats garrantzitsua da Bilbo gehiago zaintzeko eta gure hiria kalitatezko turismo-helmuga bateratu eta orekatu gisa tratatzeko".
Oreka hori lortu ahal izateko, 12 konpromiso aurki daitezke aipatutako dokumentuan. Horietako puntu batzuk hauek dira: turismo-gidetako taldeak 30 lagunetara mugatzea; Udalak, autobusez iristen diren bisitariak biltzeko eta jaisteko guneak sortzea, edo tokiko profesionalen eta enpresen kolektiboari prestigioa ematea eta legitimatzea.
Poluzio akustikoa murrizteko irrati-gidak erabiltzeko konpromisuari erantzunez, Ochandianok aurreratu du Bilboko Udalak laguntza-plan bat emango duela datorren udazkenetik aurrera irrati-giden sistemetarako.