Itxi

Portugalete

Ballonti merkataritza guneko sarrerak ireki dituzte, bonba-abisu bategatik itxita egon ostean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bonbaren abisua emateko deia 15:20ak aldera jaso du Ertzaintzak eta, modu prebentiboan, merkataritza gunea jendez hustea erabaki du. 21:00etan utzi dute berriz ere sartzen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ertzaintzak Ballonti merkataritza gunea inguratuta eduki du arratsalde osoa eta barrualdea miatzen aritu dira, arratsaldean bonba-abisua jaso denetik. Azkenean, 21:00etan baimendu dute berriz ere sarrera.

Bonbaren abisua ematen zuen deia 15:20ak aldera jaso du Ertzaintzak eta, horregatik, modu prebentiboan, merkataritza gune hori jendez hustea erabaki du. Suhiltzaileak, anbulantziak eta Ertzaintzako patruilak bertaratu dira eta 20:00etan miaketa lanetan jarraitzen zuten oraindik. Handik ordubetera, baina, irekitzea erabaki dute.

Bertan zegoen jendea Ballontiren inguruetan bildu da, berrien zain. Izan ere, horietako asko langileak ziren eta beste hainbat parkingean kotxea utzitako erosleak. 

Ertzaintzak nahiz Portugaleteko udaltzaingoak aritu dira operazioan lanean.

Bideoak (1)