Itxi

Uda

Astelehenean sartuko da indarrean Euskotrenen eta Bilboko tranbiaren udako ordutegia

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Metroaren udako ordutegia, aldiz, uztailaren 1ean sartuko da indarrean; hala ere, ostiraletako gau osoko tren-zerbitzua martxan da jada.

Euskotren. Artxiboko irudia

Euskotrenek ekainaren 24an jarriko du udako ordutegia abian. Linea guztiei (E1, E2, E3, E4 eta E5) eta Bilboko tranbiari eragingo dio ordutegi berriak. Aldiz, Metro Bilbaoren udako ordutegia izateko uztailaren 1era itxaron beharko dugu; hala ere, ostiraletako gau osoko tren-zerbitzua martxan da jada, irailaren 30era arte.

Udarekin batera, tren zerbitzuen eskaintza zabaldu da urtero bezala. Horrela, kostalderanzko bidaiak erraztuko ditu Euskotrenek.

Halaber, astelehenean, geltokiaren eta Usansoloko Ospitalearen arteko tren-bus zerbitzuaren ordutegia aldatuko da, autobusen irteerak eta helduerak egokitzeko trenak igarotzeko orduan.

Bilboko tranbiaren kasuan, tranbiak 15 minuturik behin zeharkatuko dute hiria bi noranzkoetan.

Udarako gomendioak

Aipatutako aldaketak direla eta, bidaiariek ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela gomendatzen du Euskotrenek (bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunean). 

Horrez gain, honako telefono zenbaki honetan ere kontsulta daiteke: 944 333 333.