Emakumeen aurkako indarkeria
19 urteko emakume batek sexu-eraso bat salatu du Hazparneko jaietan
EITB MEDIA
Gaztea konorte barik kalean aurkitu zuten lagunek. Baionako ospitalera eraman dute, eta Poliziak ikerketa abiatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
19 urteko emakume gazte batek sexu-eraso bat salatu du Hazparneko jaietan (Lapurdi), EITBk jakin ahal izan duenez.
France Bleu kazetak argitaratu duenez, gaztea konorte barik aurkitu zuten kalean, larunbat honetako 06:30ak aldera. Baionako ospitalera eraman zuten eta fiskaltzak baieztatu du ikerketa abiatu duela sexu-erasoaren nondik norakoak argitzeko.
Baionako fiskaltzak hipotesi guztiak ditu zabalik, gaztea lagunengandik aldentzen denetik konorte barik kalean lagunek beraiek aurkitzen duten arte denbora hutsunea dagoelako.
Udalerriko mugimendu feministek eta agintariek elkarretaratzea egin dute eguerdian sexu-erasoa salatzeko.