Eraso sexuala
Abian da Gasteizko lonja batean bikotekide ohia ustez bahitu eta bortxatu zuen gizonaren aurkako epaiketa
EITB MEDIA
Astearte honetan epaituko dute gizona, Arabako Probintzia Auzitegian. Fiskaltzak 26 urteko espetxe-zigorra eskatu du akusatuarentzat, 8 delitu egotzita.
Arabako Probintzia Auzitegiak astearte honetan hasi du Gasteizko lonja batean 2022ko ekainean bikotekide ohia bahitu eta bortxatzeagatik akusatutako gizonaren aurkako epaiketa. Fiskaltzak 26 urteko kartzela-zigorra eskatu du akusatuarentzat, 8 delitu egotzita.
Delituen artean, legez kanpoko atxiloketa eta sexu-erasoa nabarmentzen dira. Izan ere, ustez, biktima bahitu eta astebetez bortxatu zuen Gasteizko alde zaharreko lokal batean.
Aurretiazko kondenak eta bikotekide ohiarekiko urruntze-agindua zuen gizonak emakumeari lonjatik irteten utzi zion, hitzordu mediko batera joateko aukera izan zezan. Kalean, eztabaida bortitza izan zuten bikotekide ohiek eta gizonak emakumea eraso zuen. Momentu horretan, inguruan zegoen Ertzain batek gertaera ikusi eta gizona atxilotu zuen.