Ikerketa
Emakume bat desagertu da Urruñan, eta epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri dio haren senarrari
EITB Media
Jendarmeriak lekukoen laguntza eskatu du ostiralean desagertu zen Laure Zacchello aurkitzeko. Baionako fiskalak prentsaurrekoa eskainiko du ostegunean, 15:30ean, ikerketaren inguruko xehetasun gehiago emateko.
Jendarmeriak lekukoen laguntza eskatu du Urruñan (Lapurdi) desagertutako emakume bat aurkitzeko. Jerome Bourrier Baionako fiskalak ikerketa judiziala abiatu du, ustez senarrak egindako hilketagatik. Laure Zacchello, Landetan jaioa, prestakuntzako erizaina da, eta ekainaren 21etik, ostirala, desagertuta dago.
Sud Ouest-ek azaldu duenez, ikertzaileek asteburuan galdekatu zuten gizona. Egunkariaren arabera, "zantzu serio eta sendoak" dituzte, bikotekidearen desagerpenarekin zerikusia izan dezaketela adierazteko. Fiskaltzak astelehenean akusatu zuen, eta epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri dio senarrari.
Bourrierrek prentsaurrekoa eskainiko du ostegunean, 15:30ean, ikerketari buruzko xehetasun gehiago emateko. Hipotesi nagusia hilketa bada ere, ikertzaileek ez dute baztertzen emakumea nahita desagertzea.
Ikertzaileak bereziki saiatzen ari dira desagerpenaren salaketaren aurreko egunetan auto baten joan-etorriak zehazteko. Horrela, Suzuki markako 4x4 gorri baten mugimenduei buruzko informazioa bildu nahi dute. Lur orotako ibilgailu hori ikertzaileen esku dago jada.
#AppelàTémoins |
— Police nationale 64 (@PoliceNat64) June 26, 2024
Merci de diffuser largement cet appel à témoins afin d'aider la police judiciaire à retrouver Laure. pic.twitter.com/HfJlEatL9Y