TURISMOAREN DATUAK
Bidaiak % 15 hazi dira martxora arte Espainian, 40 milioitik gora bidai izan baitira
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aisialdian eta oporretan egindako gastua % 25,4 hazi zen, 11.678 milioi eurokoa izan baitzen.
Espainian bizi direnen bidaia-kopurua % 15 igo da lehen hiruhilekoan, eta 40,6 milioikoa izan da; egindako gastua, berriz, % 25,4 hazi da, eta 11.678 milioi eurokoa izan da, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostegun honetan argitaratutako datuen arabera.
Espainia barruan egindako bidaiak % 13,7 hazi ziren, eta atzerrira egindakoak % 26,2, non gastua % 33 hazi zen; herrialde barruko joan-etorrietan, gastua % 21,3 igo zen.
Desplazamendu-motari dagokionez, aisialdikoak eta oporretakoak % 24 gehitu ziren, eta negozio-bidaiak, berriz, % 14,2 murriztu ziren.