Erreskateak
Bilboko itsasadarrera salto egin nahi zuen adingabe bat sorotsi dute
EITB Media
Bilboko itsasadarrera bota nahi zuen adingabe bat erreskatatu du Guardia Zibilak.
Bere burua Bilboko itsasadarrera bota nahi zuen adingabe bat sorotsi dute Bizkaiko Guardia Zibilaren Itsas Zerbitzu Probintzialeko agenteek, portuko itsas ingurunean babes lanak egiten ari ziren bitartean.
Adingabea Cadagua ibaiak Lutxana inguruan duen bidegurutzean zegoen, itsasadarrera sartzeko eskaileretan eta alkoholaren eta drogen eraginpean. Guardia Zibilek, itsasontzia itsasoratu eta neska eutsi behar izan dute horrek bere burua uretara bota nahi zuela adierazten zuen bitartean.
Neskatoaren egoera zela eta, Itsas Zerbitzuko agenteek udaltzainen eta osasun zerbitzuetako patruila bat eskatu zuten, baina iristeko zaila den gune bat denez, neska ontzi laguntzailean eraman zuten. Behin Manterola zubiaren ingurura iritsita, osasun-langileek hartu zuten haren ardura.
Guardia Zibilen itsasontzia Manterola zubiaren azpian