Harrotasunaren eguna
LGTBIQ+ mugimendua kalera aterako da gaur kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko
EITB Media
Ekitaldi instituzionalak goizean izan dira. Manifestazioak, berriz, arratsaldean egingo dituzte Euskal Herriko herri eta hirietan.
LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta, hainbat ekimen eta mobilizazio egin dira Euskal Herrian kolektibo horrek egunerokotasunean jasaten dituen erasoak salatzeko eta aniztasunarekiko errespetua aldarrikatzeko.
Manifestazio nagusiak lau hiriburuetan izango dira. Iruñean arratsaldeko zazpietan da hitzordua Baluarten. Donostian ere ordu berean deitu dute manifestazioa. Alderdi Ederretik abiatuko da. Bilboko martxa arratsaldeko zortzietan abiatuko da Casillatik eta Gasteizen ordu erdi beranduago elkartuko dira Andre Mari Zuriaren enparantzan.
Erakundeek ere bilkurak egin dituzte. Nafarroako Legebiltzarra 11:00tan bildu da. Eusko Legebiltzarrak ordu erdi beranduago egin du bilkura.