Sexu erasoak
Urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote gazte bati sexu erasoak egin zizkion apaizari
EITB Media
Gainera, bost urteko debekua ezarri diote adin txikikoekin lan egiteko, bere ordenadorean eduki pedofiloa aurkitu baitzuten ikertzaileek. Itaia talde feministak elkarretaratzea egin du Baionako epaitegien aurrean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Urtebeteko espetxe zigorra jarri diote sexu abusuak egitea eta pederastia karguak leporatuta Baionan epaitu duten apaizari. Gainera, bost urteko debekua ere onartu dute adin txikikoekin lan egiteko.
Duela hilabete batzuk, sexu abusuak egin zizkiola salatu zuen 20 urteko gazte batek Baionako gotzainaren aurrean. Marc Aillet gotzainak ikerketa abiatu eta fiskaltzaren esku utzi zuen kasua. Epailea fiskalaren eskaerarekin bat etorri da, eta ukituak egiteagatik zigortu du 70 urteko apaiza.
Apaizak erasoa ukatu bazuen ere, bere ordenadorean eduki pedofiloa aurkitu zuten ikertzaileek eta Fiskaltzak sinesgarritasuna eman zion salaketari. Horrez gainera, pederastia ere leporatzen diote.
Apaizak adingabeen irudiak izatea bere zereginekin lotu du, informazioa bilatzen ari zelakoan.
Epaiketa hasi aurretik, Itaia talde feministak elkarretaratzea egin du Baionako epaitegien aurrean.