Itxi

Polizia-operazioa

Etxebizitzetan lapurretan aritzen zen eta Estatu osoan jarduten zuen talde bat desegin dute

eitb media

Leer en Castellano

Ertzaintzak Espainiako Polizia Nazionalarekin elkarlanean egindako operazio baten ondorioz, hiru lagun atxilotu dituzte hainbat etxebizitzatan indarrez lapurretan egitea leporatuta.

Operazioan atzemandako materiala. Argazkia: EFE

Ertzaintzak eta Alacanteko eta Malagako Polizia Nazionaleko agenteek hiru pertsona atxilotu dituzte indarra erabiliz hainbat etxetan lapurreta egitea leporatuta.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotuek Estatuko hainbat herritan egin dituzte delituak, eta 70 eraikinetan baino gehiagotan egin dute lapurreta, tartean Gasteizen, Durangon eta Iruñean.

Ertzaintza eta Espainiako Polizia Nazionala bi susmagarriren atzetik ibili dira, eta hirugarren bat ere atxilotu dute, lapurtutako objektuak biltegiratzeaz eta legez kanpoko merkatuan irteera bilatzeaz arduratzen zena.

Hala, ustezko lapurrak, 46 eta 28 urteko gizonezkoak, Fuengirolan atxilotu dituzte, eta hirugarren inplikatua, 28 urteko emakumea, Picassenteko espetxean dago antzeko delituengatik.

Agenteek miaketak egin dituzte etxeetan, eta lapurtutako hainbat eta hainbat objektu aurkitu dituzte: bitxiak, telefono mugikorrak, aurrez ordaintzeko txartelak, gailu elektronikoak eta eraikinak zabaltzeko tresna bereziak, besteak beste. Horrez gainera, 16.950 euro atzeman dizkiete eskudirutan.