Asilo-eskatzailea
Polizia Nazionalak Youssef Mahmoudi gazte sahararra deitu du astelehen honetarako
EITB MEDIA
Ekainaren 23tik Loiuko aireportuan atxikita izan ostean larunbatean aske utzi duten gaztea Poliziaren aurrera joan beharko da bihar egoera "erregularizatzeko".
Polizia Nazionalak astelehen honetarako deitu du ekainaren 23tik Loiuko aireportuan atxikita izan ostean larunbatean aske utzi duten Youssef Mahmoudi gazte sahararra, EITBk jakin duenez.
Mahmoudik berak egin dituen adierazpenen arabera, astelehenean joan behar du Poliziaren egoitzara egoera "erregularizatzeko".
Ostiralean kanporatu behar zuten gaztea Marokora zihoan hegazkin batean, baina komandanteak hegazkinera igotzea galarazi zion. Azkenean, aske utzi dute atzo, Bilboko guardiako epailearen aginduz, beste 48 orduz atxikita izateko eskaria ukatu ostean. Marokon kartzelan sartuko duten beldur da, "jazarritako ekintzaile politikoa" delako.