sanferminak
18 urteko gazte bat zauritu da Iruñean, Santo Domingo pareko harresitik jausita
Agentziak | EITB Media
06:34an jazo da ezbeharra, argitu gabeko arrazoiak tarteko, gaztea bost metroko altueratik erori denean.
18 urteko gazte bat zauritu da gaur Iruñean, harresitik behera erorita. Santo Domingoko aldaparen parean, Nafarroako Museoaren atzealdean, jazo da ezbeharra.
Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bost metroko altueratik jausi da gaztea, 06:34an. Zauritutakoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, politraumatismoekin.
Antza, inguruan zeuden arbolei esker, kolpea ez da hain handia izan, eta erreskatatu dutenean, bere kordean zegoen mutila. Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira, baita anbulantzia bat ere.