Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Eva Ferreirak EHUko errektore izaten jarraitzeko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du

O. A. | EITB Media

Leer en Castellano

EHUko sindikatuek ordezko irakasleen gatazka konpontzeko egindako deiaren ondotik Eva Ferreirak adierazi duenez, lanaldi partzialeko ordezkapenen kopurua Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa (HLO) indarrean sartu aurrekoaren antzekoa da.

Eva Ferreira EHUko errektorea, Radio Euskadin, artxiboko irudi batean

Eva Ferreira EHUko errektoreak iragarri du karguan jarraitzeko hautagaitza aurkeztuko duela udazkenean Euskal Herriko Unibertsitatean egingo diren hauteskundeetan.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, urrian irekiko da hautagaitzak aurkezteko epea eta azaroan egingo da hauteskunde kanpaina. Joxe Ramon Bengoetxea Zuzenbidearen Filosofian katedradunak ere errektore izateko hautagai izango dela iragarri du, eta, hortaz, gutxienez bi horiek izango dira lehian.

Bengoetxearen hautagaitzaz galdetuta, Ferreirak erantzun du hauteskundeetara errektoregai bat baino gehiago aurkeztea "ona" dela "ideiak aurrez aurre" jartzeko.

Hurrengo agintaldia sei urtekoa izango da, ez laukoa. Hori dela eta, Ferreirak uste du aukera izango lukeela "jauzi kualitatiboa" emateko prestakuntzan, ikerketan edota ezagutzaren transferentzian. Halaber, bere asmoa hasitako proiektuei "jarraipena" ematea baino gehiago dela gehitu du.

Bestalde, atzo EHUko sindikatuek ordezko irakasleen gatazka konpontzeko deiaren egin ondoren, Eva Ferreirak adierazi du lanaldi partzialeko ordezkapenen kopurua Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa indarrean sartu aurrekoaren antzekoa da. Horren esanetan, EHUko irakasle multzoa 4.000-5.000 pertsonak osatzen dute eta horietatik lanaldi partzialeko ordezkapenak 200 baino gutxiago dira.

Bilbon egingo den Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko lanak 2025-2026 ikasturtean amaitzea eta eskolak 2026-2027 ikasturtean hastea aurreikusi du.