Baiona
Gizonezko bat garun-heriotza egoeran da Baionan, autobus geltokitik gertu izandako liskar baten ostean
EITB MEDIA
Istilua ostegunean jazo zen, 21:00ak aldera, eta gizona berehala eraman zuten Baionako Ospitalera. Patrice Lanies hil eta ia urtebetera jazo da liskarra, biak Baionako jaien testuinguruan.
Gizonezko bat garun-heriotza egoeran da Baionan, Place des Basques autobus-geltokitik gertu izandako liskar baten ondorioz, Sud Ouest hedabideak ostiral honetan jakitera eman duenez.
Istilua ostegunean jazo zen, 21:00ak aldera, eta gizona berehala eraman zuten Baionako Ospitalera.
Hasiera batean hiltzat jo zuten, baina garun-heriotza egoeran dagoela argitu dute gizona artatu duten osasun arloko profesionalek.
Patrice Lanies hil eta ia urtebetera jazo da liskarra, biak Baionako jaien testuinguruan. Etxera itzultzean bere eraikineko atean pixa egin zuen gizon batek hil zuen Lanies.