Itxi

Emakumeen aurkako indarkeria

Pertsona bat atxilotu dute Iruñean, sexu-eraso bat egotzita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Atxilotua beharrezko eginbideak betetakoan eramango dute epailearen aurrera. Bestalde, ostiral honetan salatutako beste sexu-eraso bat ikertzen ari dira. Sanferminetan izandako sexu-erasotzaile gehienak identifikatu eta atxilotu dituzte jada.

Iruñeko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du duela egun batzuk emakumezko batek salatutako sexu-eraso batekin lotuta. Atxilotua beharrezko eginbideak betetakoan eramango dute epailearen aurrera.

Bestalde, Babes Zibileko Batzordeak zabaldutako datuen arabera, ostiral honetan salatutako beste sexu-eraso bat ikertzen ari dira.

Poliziaren lanaren "azkartasuna eta eraginkortasuna" azpimarratu ditu Iruñeko Udalak, eta eraso sexistak saihesteko prebentzio lanak egiten ari diren beste erakunde eta kolektibo batzuk ere nabarmendu ditu; izan ere, sanferminetan izandako sexu-erasotzaile gehienak identifikatu eta atxilotu dituzte jada.

'Eraso sexistarik gabeko Iruñea/Eraso sexistarik gabe, Iruña aske' kanpainari buruzko sentsibilizazio lana egiten eta materiala banatzen jarraitzen du Gazteluko plazako informazio guneak. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Bideoak (1)