INDARKERIA MATXISTA
Sexu-eraso bat salatu dute Santurtziko jaietan
EITB MEDIA
Sexu-eraso batekin amaitu dira Karmengo jaietako lehen asteburua. Oraingoz, Ertzaintzaren esku jarraitzen du ikerketak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Santurtziko Karmengo jaietako lehen asteburua, eta lehen sexu-eraso salaketa. Horrela amaitu da beraz Bizkaiko herriko jaien hasiera.
Ertzaintzak aditzera eman duenez, emakume batek salaketa jarri du igande goizaldean sexu-eraso baten biktima izan ostean. Horrekin batera, gertakaria kostaldeko herriko jai inguruan eman dela baieztatu du poliziak.
Oraingoz, Ertzaintzaren esku jarraitzen du ikerketak.
Gertakariak salatzea, irtenbide
Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, Ertzaintzak atestatuaren "baldintza guztiak" argitzea espero duela adierazi du, igandean Santurtzin gertatutako sexu-eraso salaketaren ostean.
Poliziak atesttua ireki duela baieztatu ostean, sailburuak gogorarazi nahi izan du gertakari horiek salatzearen garrantzia: "Hori da gertakari horiek argitzeko modu bakarra; eta baita urratutako eskubide horiek berrezartzeko ere".