Nafarroa Beherea
63 urteko gizon bat eta 12 urteko haur bat hil dira Aiherran, traktore-istripu batean
EITB MEDIA
Gizona eremu aldapatsu batean ari zen lanean, eta, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, ibilgailua irauli egin da eta biak harrapatuta geratu dira.
63 urteko gizon bat eta 12 urteko mutiko bat hil dira astelehen honetan Aiherran (Nafarroa Beherea), traktorea iraulita.
Antza denez, gizona eremu aldapatsu batean ari zen lanean, eta, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, ibilgailua irauli egin da eta biak harrapatuta geratu dira.
Hildakoaren emazteak larrialdi-zerbitzuei deitu die, senarra bazkaltzeko orduan falta zela ikusita. Jendarmeak eta medikua bertaratu direnean, biak aurkitu dituzte bihotz-gelditze egoeran, eta ezin izan dituzte suspertu.
Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.