Tenperaturaren igoera
Udako eguraldia Euskal Herrira iritsiko da azkenean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean tenperaturak gora egingo du. 25 gradutik gora izango dira kostaldean eta 30 gradutik gora barnealdean.
Euskalmet agentziaren arabera, asteazkenean, uztailaren 17an, eguraldia egonkorra izango da eta tenperaturak gora egingo du. Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Bilbon 16 gutxienez eta 29 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 33 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 34 gehienez.
Ipar isurialdean zerua ezta erabat garbi egongo, tarteka hodeitsu ikusiko dugu; hegoaldean, berriz, eguzkitsu egongo da, hodei gutxirekin.
Haizea aldakor eta ahul ibiliko da goizean eta eguerditik aurrera ipar-ekialdetik finkatuko da; arratsaldean, gainera, barnealdean indartu egingo da, bolada gogor batzuekin Araban. Tenperatura maximoek 25 graduak gaindituko dituzte kostaldean eta 30 graduak barnealdean; Ebro ibarrean baliteke 35 gradura iristea.
Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:49an eta 14:25ean izango dira, eta itsasbehereak 08:02an eta 20:31n. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.