gertakaria
30 urteko gazte bat ospitalera eraman dute Gorlizen, uretara salto egin eta arroka baten kontra jo ondoren
EITB MEDIA
Antza denez, kai-muturretik salto egin du buruz, sorosleen zaintza-eremutik kanpo. Istripua 13:00ak aldera gertatu da eta helikopteroz eraman dute gaztea ospitalera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
30 urteko mutil bat ospitalera eraman dute helikopteroz Gorlizen kai-muturretik uretara salto egin eta harkaitz baten aurka kolpatu ondoren. Antza denez sorosleen zaintz-eremutik kanpo gertatu da ezbeharra, EITB jakin duenez.
Uretatik atera ondoren, sorosleek gaztea suspertzea lortu dute eta helikopteroz eraman dute ospitalera.
Istripua 13:00ak aldera gertatu da, eta suhiltzaileak eta Osakidetzako baliabideak bertaratu dira biktima artatzera.