Itxi

ANIMALIAK

Nola babes ditzakegu gure maskotak bero-bolada batean?

EITB Media

Espainiako Gobernuak etxeko animaliei bero-boladak eramangarriagoak egiteko gomendioz osatutako gida bat publikatu du.

Txakur bat ura edaten

Uda honetako lehen bero-boladarekin batera, Gizarte Eskubideetako, Kontsumoko eta Agenda 2030eko Ministerioak Animalien Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak egindako gida bat argitaratu du. Bertan, etxeko animaliak bero-boladetatik babesteko gomendioak jaso dituzte.

Honako hauek dira har ditzakegun neurrietako batzuk:

- Ez utzi animalia bat autoan tenperatura altuen eraginpean badago

- Saihestu paseoak eguneko unerik beroenetan, batez ere asfaltoan edo gainazal metalikoetan bada

Txakurren kasuan, gidak dio tenperatura altuak kaltegarriak izan daitezkeela, bero kolpeak jasan ditzaketelako. Txakur handiak, adin handikoak eta brakizefaloak 30 ºC-tik gora arriskuan dauden bitartean, gainerakoak 32 ºC-tik gora sartzen dira arrisku gunean.

Horrez gain, animaliak ondo hidratatuta edukitzearen garrantzia azpimarratzen du. Era berean, bainatzea edo freskatzea ere beroari aurre egiteko neurri ona izan litekeela azaltzen dute.

Gehiegizko ariketarekin zuhurrak izatea iradokitzen da. Gainera, animaliari ilea mozteko orduan, zuzenena profesional bati aholkua eskatzea litzatekeela babesten dute egileek, ilajeak isolatzeko eta babesteko balio baitie.

Albisteak (1)