Itxi

Migrazioa

Basoko etorkinen auziari aurre egiteko koordinazio mahai bat sortzeko eskatu du Uribe Kostako Mankomunitateak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aitor Garagarza Mankomunitateko presidenteorde eta Plentziako alkateak egiturazko arazo bati aurre egiteko baliabide "mugatuak" dituztela adierazi du.

Parrokiaren lokaletan daude migratzaileetako batzuk.

Aitor Garagarza Uribe Kostako Mankomunitateko presidenteorde eta Plentziako alkateak koordinazio mahai bat sortzeko eskatu du, Berango eta Getxo artean kanpatuta dauden migratzaileen auziari aurre egiteko. Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Garagarzak egiturazkoa den arazo bati aurre egiteko baliabide "mugatuak" dituztela adierazi du.

EH Bilduko alkatea pertsona horien egoeraz aritu da irratsaioan, eta Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio zuzendariari bere kezka helarazi diola baieztatu du bertan.

Horrekin batera, Uribe Kostako Mankomunitate Zerbitzuak ohar bitartez adierazi duenaren arabera, "hurrengo urteetan ohikoagoa" izango den egoera "zaila" da honakoa. Horregatik, "ezinbestekotzat" jo du erakundeen, hirugarren sektorearen eta eragile sozialen arteko lankidetza.

Mankomunitateak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza egoerarekin laguntzeko prest agertu da; Bizkaiko Foru Aldundia, aldiz, ez. Izan ere, azken horrek bere "eskumenetatik kanpo" dagoela esan du.

Hala ere, Uribe Kostako Mankomunitateak gaueko harrera zerbitzua eskaintzen jarraitzen du, 2017tik. Hain zuzen, bazterkeria egoeran dauden pertsonei gaua pasatzeko eta higiene pertsonala bermatzeko sortutako zerbitzua da.

Bideoak (2)