Ipar Euskal Herria
16 hondartza itxi dituzte Lapurdin, uraren kalitate txarragatik
EITB MEDIA
Gainera, Biarritzeko hondartzan ostreopsi itsas belar toxikoa ere agertu da.
Hamasei hondartza itxi dituzte asteburu honetan Lapurdin, uraren kalitate txarragatik. Berezia da Biarritzekoan gertatutakoa; izan ere, itsas belar toxiko mikroskopiko bat atzeman dute: ostreopsia.
Gure kostako hainbat hondartzatan gaur ezin daiteke bainurik hartu. Hain zuzen, Lapurdiko 16 hondartzatan jarri dute bandera gorria, eta bainua hartzea debekatu dute.
Erabakia uraren kalitate txarragatik hartu dute, baina baita azken egunetan alga toxikoak ikusi dituztelako.
Biarritzen, adibidez, ostreopsia agertu da. Aurretik ere agertu izan da inoiz, normalean baino euri gehiago egin ondoren.
Duela hiru urte agertu zen lehen aldiz ostreopsia bertan. Ez da hilgarria, baina azkura eta larruazaleko erupzioak eragin ditzake, azala ukituz gero, eta gripearen antzeko sintomak, arnastuz gero.