Sutea Nafarroan
Bederatzi gazte identifikatu dituzte Ezkaba mendiko sutearekin zerikusia dutelakoan
EITB Media
Foruzaingoak ikerketa abiatu du eta, lehen zantzuen arabera, baliteke inguruan botatako su artifizialekin zerikusia izatea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Foruzaingoak bederatzi gazte identifikatu ditu Ezkaba mendian (Berriobeiti, Nafarroa) igande goizaldean piztutako sutearekin zerikusia dutelakoan, poliziak berak jakinarazi duenez. Izan ere, ikerketa zabalik dago baina hipotesi nagusia da gazte talde horrek jaurtitako su artifizialen ondorioz piztu zela sua.
Igandean, gauerdia pasatxo, izan zuten larrialdi zerbitzuek sutearen berri. Foruzaingoaren patruilak, suhiltzaileak eta basozainak bertaratu ziren, eta haizea tarteko, igande goizera arte ezin izan zuten kontrolpean hartu.
Garrak San Kristobal gotorlekuaren barrualdean zabaldu ziren, eta bi teilatutan kalteak eragin zituzten.
Sutea amatatuta dago, baina airetik hartutako irudietan ikus daitekeenez, kalteak handiak dira San Kristobalgo gotorlekuan.
Continua la investigación:
— Policía Foral - Foruzaingoa (@policiaforal_na) July 22, 2024
¿¿ Causa probable: artefactos pirotécnicos.
¿¿ 9 jóvenes identificados. pic.twitter.com/a9RXDnFoDg