Itxi

Trafikoa

Trafikoa bere onera etorri da Txorierriko igarobidean, Sondikan izandako istripu batek ilarak sortu ostean

EITB Media

Leer en Castellano

Itxita zeuden bi erreiak zabaldu dituzte. Bi autoren arteko istripu batek eragin ditu ilarok, eta ondoren, gertatutako beste batek. Lehenengoan pertsona bat zauritu da.

Barakaldoko noranzkoan daude ilarak. Bizkaimove

Bi autoren arteko istripu batek auto-ilara luzeak sortu ditu N-637 errepidean (Txorierriko igarobidea), Sondika parean (Bizkaia), Barakaldorako noranzkoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Itxita zeuden bi erreiak 17:00etan zabaldu dituzte, eta 17:45ean, ohikoa zen ibilgailuen joan-etorria

Ezbeharra 15:10ean gertatu da. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, bi autok talka egin dute aipatutako autobiaren 15. kilometroan. Pertsona bat zauritu da.

Istripuaren ondorioz, hasiera batean, bidea erabat itxi dute Barakaldoko noranzkoan. Ondoren, errei bat ireki dute. Handik gutxira, auto-ilaretan beste ezbehar bat jazo da udalerri berean, baina ez da inor zauritu. Errepidea 17:00ak pasatxo zabaldu dute berriz.