Aireportuak
865 hegaldi izango dira Bilboko aireportuan zubi honetan
Agentziak | EITB Media
Opor-leku nagusiak hondartza eta eguzkia dutenak dira, hala nola, Eivissa, Palma Mallorca eta Tenerife.
Hegazkin konpainiek 865 hegaldi programatu dituzte Loiuko aireportuan uztaileko zubi honetarako (uztailaren 24tik 29ra).
Guztira, estatu osoan 41.336 hegaldi egingo dira Aenaren aireportu-sarean, eta operazio gehien izango dituzten aireportuak Barajasekoa (6.823 hegaldi) eta Bartzelonakoa (6.124) izango dira.
eDreams online agentziaren arabera, penintsulako iparraldeko bidaiariek eguzkia eta hondartza bilatuko dituzte uztaileko zubian.
Bilboko, Gasteizko eta Donostiako aireportuetatik, eta baita Madrilgo, A Coruñako, Santiago de Compostelako, Vigoko eta Kantabriakoetatik ere, egun horietarako egindako bidaia-erreserbetatik ondoriozta daitekeenez, bidaiarien % 44 Estatu barruan mugituko dira.
Aipatzekoak dira baita ere Italia (erreserben % 8), Alemania (% 6) eta Frantzia (% 6).
Gehien eskatzen diren opor-lekuei dagokienez, eguzkia eta hondartza dutenak nabarmentzen dira, hala nola Eivissa, Mallorca, Tenerife, Malaga eta Kanaria Handia. Nazioarteko hiri gogokoenak Amsterdam, Paris, Erroma, Londres eta Lisboa dira.