Trafikoa
Pertsona bat hil da eta sei zauritu dira Lemoan hiru autoren artean izandako istripuan
EITB Media
Larri zaurituta helikopteroz eraman duten emakumea da hildakoa. Gainerako sei zauritutakoak, batzuk larriago eta besteak arinago, baina ez dago beste inor hil ala biziko egoeran
Your browser doesn’t support HTML5 video
Emakume bat hil da eta beste sei zauritu dira, gaur arratsaldean, Bizkaian, N240 errepideko 48. kilometroan (Barazar gaina), Lemoan izandako istripuan.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez 18:00ak aldean, errepide horretan zihoazen hiru ibilgailuk talka egin dute eta, istripuaren ondorioz, emakume bat hil da eta beste sei pertsona zauritu dira, larritasun maila ezberdinekin.
Errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan eta auto-ilarak sortu dira inguruan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua zergatik gertatu den jakiteko.
¿ ¿ #Istripularria #N240 Km 48 #Igorre-n #Bilbo-ko norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) July 25, 2024
¿ Errepidea ITXITA norantza bietan.
¿ ¿ Accidente grave en #N240 Pk 48 Igorre sentido Bilbao.
¿ Carretera CORTADA en ambos sentidos.
¿¿ 011#Trafikoa pic.twitter.com/aErds8NTNM