Itxi

Renfe

Hauek dira Irun eta Brinkola arteko tren zerbitzuan abuztuaren 3tik 25era izango diren aldaketak

EITB Media

Leer en Castellano

Aldirietako trenetan, distantzia ertaineko trenetan eta distantzia luzeko trenetan izango dute eragina aldaketek. Renfek autobusak jarriko ditu erabiltzaileentzat.

Renferen Irungo geltokia. Artxiboko argazkia.

Abiadura Handiko Trenaren ibilbidea osatzeko lanen eraginez, aldaketak izango dira Irun eta Brinkola arteko tren-zerbitzuan abuztuaren 3tik 25era. Aldirietako trenetan, distantzia ertaineko trenetan eta distantzia luzeko trenetan izango dute eragina aldaketek. Erabiltzaileek autobusak izango dituzte erabilgarri eta Renferen txartelarekin bidaiatu ahal izango dute topoan.

Egunaren eta zerbitzuaren araberako aldaketak izango dira, Renfek bere webgunean jakitera eman duenez.

Abuztuaren 3an eta 4an

Aldirietako trenak: Hernani eta Irun artean, autobusak bi norabideetan ibiliko dira, eta geldialdi hauek izango dituzte: Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun. Era berean, mikrobusak erabiliko dituzte Martutene zein Loiola geltokietako bidaiariak hartu eta Hernanin trenarekin eta Donostian autobusarekin lotzeko.

Distantzia ertaineko trenak: Irun eta Andoain artean, autobusak bi norabideetan ibiliko dira, eta geldialdi hauek izango dituzte: Irun, Lezo-Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

Distantzia luzeko trenak: Madril eta Irun arteko trenak aldaketa egingo du Tolosa eta Irun artean. Abuztuaren 2an, Madrildik Donostiara doan azken trenak errepidez egingo du. Bartzelona eta Donostia arteko trenak errepidez egingo du Iruñea eta Donostia arteko ibilbidea.

Abuztuaren 5etik 24ra arte

Aldirietako trenak: Donostia eta Irun artean, autobusak bi norabideetan ibiliko dira, eta geldialdi hauek izango dituzte: Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.

Distantzia ertaineko trenak: Hernani Erditik 16:36an irteten den trenaren ordez, autobusek egingo dute Hernani Erdia eta Irun arteko ibilbidea, eta geldialdi hauek izango dituzte: Donostia, Pasaia, Lezo-Errenteria eta Irun.

Distantzia luzeko trenak: Donostia eta Irun arteko distantzia luzeko tren guztiek autobusez egingo dute ibilbidea bi norabideetan. Abuztuaren 5ean, Donostiatik irteten den goizeko lehenengo trenak errepidez egingo du Donostia eta Tolosa arteko ibilbidea.

Abuztuaren 24an eta 25ean

Aldirietako trenak: abuztuaren 25ean 20:00ak arte, Donostia eta Irun artean, autobusak bi norabideetan ibiliko dira, eta geldialdi hauek izango dituzte: Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun. Abuztuaren 25ean, 20:00etatik aurrera, Hernani eta Irun artean, autobusak bi norabideetan ibiliko dira, eta geldialdi hauek izango dituzte: Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun. Era berean, mikrobusak erabiliko dituzte, Martutene zein Loiola geltokietako bidaiariak hartu eta Hernanin trenarekin eta Donostian autobusarekin lotzeko.

Distantzia ertaineko trenak: Andoainera 20:49an heltzen den trenaren ordez eta Andoaindik 19:40an irteten den trenaren ordez, Irun eta Andoain artean, autobusak bi norabideetan ibiliko dira, eta geldialdi hauek izango dituzte: Irun, Lezo-Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

Distantzia luzeko trenak: aldaketak egingo dira Irun eta Donostia artean edo Irun eta Tolosa artean, trenaren arabera.